Nerea Manzisidor da Beasaingo EH Bilduren alkategaia
Beasaingo EH Bilduk udal hauteskundeetarako hautagaia eta zerrenda aurkeztu ditu. Herri programaren zirriborroa ere azaldu dute; hurrengo batzar irekia hilaren 20an izango da.
Beasaingo EH Bilduk atzo egin zuen herri batzarrean, udal hauteskundeetako herri programaren zirriborroa aurkeztu ondoren, koalizioak aurkeztuko duen hauteskunde zerrenda berretsi zuen. Nerea Manzisidor izango da zerrendaburua. Gainerako zerrenda, ondorengo herritarrek osatuko dute: Hasier Agirre, Yolanda Hernandez, Maddi Imaz, Mikel Olano, Marijo Imaz, Amaia Barandiaran, Aitor Martin Urteaga, Asier Imaz, Xabier Moreno, Ainize Lasa, Aloña Etxezabal, Aitor Urdangarin, Matxus Zeberio, Pello Arroyo, Zezilia Herrador eta Mila Izagirre. Ordezkoak, Joselu Lasa, Joxepi Jauregi eta Josetxo Zeberio dira.
EH Bilduk jakinarazi duenez, “Herri Programa guztion artean osatu, borobildu eta eraikitzen amaitzeko”, hurrengo batzar irekia martxoaren 20an egingo dute, 19:00etan, Arrano Elkartean.