Irati Goikoetxeak Nafar Ateneoaren poesia saria irabazi du
Nafarroari buruzko 'Basa bizi' lanarekin lortu du saria.
Irati Goikoetxea beasaindarrak Nafar Ateneoak lehenengo aldiz antolatu duen poesia lehiaketa irabazi du. Hamabost lan aurkeztu dituzte eta azkenean beasaindarraren ‘Basa bizi’ lanari eman diote sari gorena. 40 bertso-lerro idatzi ditu Nafarroa gaiari buruz. Idazlearen esanetan, “erronka polita aitona nafarra zuen eta semea nafarra duen goierritar batentzat”.