Zeraindarrak Cistellara joango dira asteburuan
ZERAIN // Gironako Cistella herriarekin sortutako harremanak sendotzeko helburuarekin, bihar arratsaldean hainbat zeraindar Kataluniara joango dira; astelehen arratsaldean itzuliko dira. Kataluniarrak iazko irailean etorri ziren Zerainera, elkar ezagutu eta senidetze aukerak aztertzeko.













