Barrez lehertzeko moduko komedia
Txalo Produkzioak taldeak 'Zoaz pake santuan' antzezlana dakar Usurbe Antzokira, Ane Gabarain eta Mikel Laskurain aktoreeekin.
Euskal antzerkigintzan eskarmentu handiko bi antzezlek Zoaz pake santuan komedia taularatuko dute gaur, 22:15ean, Beasaingo Usurbe antzokian. Ane Gabarain eta Mikel Laskurain bikote bizitza aspergarria daramatan gizon-emakumeen azalean sartuko dira obra honetan. Emazteak senarra pozointzeko erabakia hartua du, eta duen asmoaren berri ere emango dio gizonari, baina aurreikusitako plana hankaz gora joango zaio. Ustekabekoz betetako antzezlana da, umore printza askokoa. david vicente