Diputatu nagusia Maizpiden, bisitan
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia Lazkaon izan zen, atzo. Maizpide euskaltegia eta Katea Legaia lantegia bisitatu zituen, euskararen, ekonomiaren eta gizarte ongizatearen arloko eragileekin elkarlanean jarraitzeko asmoa azaltzeko. Maizpiden, Amaia Zeberio zuzendaritzako kideak erakutsi zion euskaltegia, barrutik. Felix Urkola alkatea, Aitor Altuna zinegotzia eta Kepa Zubiarrain EAJren alkategaia alboan izan zituen Olanok. Euskararen erabilera indartzeko «urrats anbiziotsuak eta gauza berriak» egiteko unea dela nabarmendu du Olanok, «berrikuntzan eta ezagutzan» sakonduta.