Igartubeiti Baserri museoa erresidentzia artistiko baterako lekua izango da
Artista bat hartuko du bertan lau asteko egonaldia egin, eta proiektu bat sor dezan. Ekimena Patrim+ proiektuaren baitan dago. Eskaerak egiteko epea apirilaren 5era arte dago zabalik
Igartubeiti Baserri museoak erresidentzi artistiko bat hartuko du. Ekimena Patrim+ proiektuan kokatzen da, hau da, euskal mugez haragoko museo, ekomuseo eta interpretazio sarean. Artista batek lau astez bere proiektua gauzatu ahalko du Igartubeitin ekainaren 1a eta irailaren 15aren artean.
Aitzitik, baserri dolarez gain, Patrim sareko beste bi zentrotan erresidentzia artistikoa egin ahalko da. Hain zuzen, beste bi espazioak honakoak dira: Chateu de Seix, XVI. mendeko gazteluan, Couserans interpretazio zentroan, Midi-Pyrenees lurraldean (Frantzia) eta Grausko Pirinioteako Sorkuntza eta Kultura Zentroan, Grauseko Udalak kudeatzen duena, Huescan.
Interesa duten artistek edozein diziplinatan aurkez ditzakete proiektuak, hala ere, bereziki baloratuko direnak ondokoak dira: ikus-entzunezko hizkuntza eta transmedia, diseinua, teknologia berriak, dantza, antzerkia eta moda. Elkarren artean konbinatu daitezke.
Deialdiaren oinarrien artean aipatu bezala, proiektuaren helburua da Pirinioen bi aldeetako artistak elkar ezagutzea eta, finean, sareak sortzea.
Proiektuaren beste helburu nagusia da garapen iraunkorraren ikuspuntu ezberdinak uztartzea eta sustatzea. Proiektuan Pirinioen bi aldeetako hainbat lurraldetako erakundek parte hartzen dute, lurraldeak honakoak dira: Ariege, Haute-Garonne, Hautes-Pyrenees, Euskal Herria, Aragoi eta Katalunia.
Eskaerak apirilaren 5era arte aurkez daitezke. Informazio gehiago eskuratzeko: residencias@patrim.net.