Langile batek ezbeharra izan du Idiazabalgo Turbas G.F. enpresan
Gizonezko langilea zaurituta eraman dute Donostiako ospitalera, makina bat gainera erori eta hankak harrapatuta gelditu eta gero.
Idiazabalgo Turbas Granja Fatima enpresan lan istripua izan da gaur goizean. 08:20ak aldera, langile bati makina bat erori zaio gainera, eta haren azpian harrapatuta gelditu da. Lehen informazioen arabera, gizonezkoa da langilea eta hanketan lituzke zauriak. Suhiltzaileak, Ertzainak eta bi anbulantzia joan dira bertara, eta makina erretiratu ondoren, Donostiako ospitaleran eraman dute.
Turbas Granja Fatima enpresak landare jatorriko zohikatzak eta substratuak egiten ditu, 1980. urtetik.