Erreizabal baserria ezagutuz
Erreizabal baserrira bisita gidatua egin dute goizean: besteak beste, Euskal Herrian zein ardi mota dauden edo artilea nola egiten den ikasi dute bisitariek.
Arkumeei biberoia eman diete haurrek Juan Joxe Arangurenen laguntzarekin Erreizabalera bisita egin dute Lenbur fundazioak antolatzen dituen Artzaitxo egunak direla eta: Arantza Segurolaren eta Juan Joxe Arangurenen baserria bertara hurbildu diren familien eskola bihurtu da. Erreizabalgo bizimoduaren eta ardien inguruko bitxikeriak ezagutzeko aukera izan dute: Euskal Herriko ardi motak zeintzuk diren edo artilea nola egiten den ikasi dute, besteak beste.
11:00etan hasi da bisita gidatua, eta ordubeteko iraupena izan du. Tartean hamaiketakoa egin dute, eta amaitu ostean familiek gazta eta arkumeak erosteko aukera izan dute: sei euroren truke saltzen dituzte Erreizabalen arkumeak.













