Lehenengo mailako irabazleak izan dira Garai eta Etxaniz. Txapeldunordeak, aldiz, Patri Espinar eta Miriam Arrillaga izan dira. Promozio mailan garaipena Uxue Osesek eta Maddalen Etxegaraik lortu dute. Bigarren postua, azkenik, Maria Granadok eta Ainhoa Lakuntzak.
Erreizabal baserrira bisita gidatua egin dute goizean: besteak beste, Euskal Herrian zein ardi mota dauden edo artilea nola egiten den ikasi dute bisitariek.