Aizpea Oihaneder sukaldariak ebakiko du Idiazabal Gazta berria
Apirilaren 24an azoka berezia egingo da Ordizian: Artzai Eguna.
Donostiako Xarma jatetxeko Aizpea Oihaneder sukaldariak izango du Idiazabal Gaztaren denboraldi berriko gazta ebakitzeko ohorea, apirilaren 24an, Ordizian izango den Artzai Eguneko azoka berezian. Sukaldariak berak Twitter bidez jakinarazi du albistea.
1997an Arzak jatetxean hasi zen ikasten eta 1998an Badajozko Rocamador jatetxera joan zen lanera. Bost urte bertan aritu ondoren, Garesko (Nafarro) Meson del Peregrino eta Donostiako Mil Catas jatetxeetan lan egin zuen. 2008an, bere senarra den Xabier Diez sukaldariarekin batera, Xarma jatetxea zabaldu zuten Donostian. 2012an, Oihaneder bere saltsan sukaldaritza saioa aurkeztu zuen Euskal Telebistako lehenengo katean.