Beasaingo Gernika pasealekuan 39 aparkaleku gehiago egokituko dituzte
Barrendain plazatik Gernika pasealekuko eremua hartzen du osotasunean proiektuak eta segurtasuna eta aparkaleku kopurua handitzea du helburu.
Beasaingo Udaleko Lurralde batzordeak aho batez onartu du Gernika pasealekuko errepidean eta aparkalekuetan egingo diren birmoldaketa lanetarako proiektua eta lanen esleipen prozesua hastea Barrendain plazatik Gernika pasealekuko eremua hartzen du osotasunean proiektuak eta segurtasuna eta aparkaleku kopurua handitzea du helburu. Udalaren esanetan, «errepidea mugitzearekin eta berritzearekin batera, trenbideen aldeko aparkalekuak errepidearen beste aldera pasako dira, honela ibilgailuetako pertsonak egun duten errepidea zeharkatzeko derrigortasuna ez lukete izango arrisku hori saihestuz».
Horrekin batera, Gernika pasealekuaren aldean dauden aparkalekuak aldatu egingo dituzte: «Orain lerroan uzten diren ibilgailuak aldaketarekin baterian edo zeharka jarriko dira. Honela, espazio gehiago irabaziko da». Gaur egun, 97 ibilgailurentzako tokia dago Gernika pasealekuan, eta proiektuan aurkeztutako birmoldaketarekin 136 plaza egongo dira, 39 plaza gehiago. «Horrek esan nahi du portzentajean % 40,2 igoko dela aparkaleku kopurua».