Iker Irribarria binakako finalean izango da Zabaletarekin batera
Apirilaren 7an jokatuko da finala. Jon Ander Albisu ataundarrak finalean izateko aukerak galdu ditu.
Iker Irribarria aramar pilotariak eskuz binakako pilota txapelketako finala jokatuko du apirilaren 7an, Jose Jabier Zabaleta lagun duela. Atzo Danel Elezkanori eta Beñat Rezustari 12-22 irabazita lortu dute finalerako lehen txartela. Aurkariak datorren igandean jokatuko den Elezkano-Rezusta eta Altuna-Martija arteko partidan erabakiko dira.
Jon Ander Albisuk agur
Beste goierritar batek ere izan du aukera binakako finalean izateko, Jon Ander Albisu ataundarrak, Victorrekin batera. Baina larunbatean galdu 22-19 galdu egin zuten Jokin Altuna eta Julen Martijaren aurka eta finala jokatzeko aukerarik gabe geratu dira. Ataundarrak lan ona egin bazuen ere, ezin izan zuten 22. tantora iritsi.