Legazpiko Telleria eta Gabirondo Euskal Herriko museko txapeldunorde
Iruñeko Mikel Goñi eta Dani Zunzarren aurka finala galdu zuten Lizarran.
Euskal Herriko mus txapelketako Lizarran (Nafarroa) finalean Goierriko hamar bikotek hartu dute parte eta Legazpiko Joseba Telleriak eta Joseba Gabilondok saria ekarri dute Goierrira. Iruñeko Mikel Goñi eta Dani Zunzarren aurka finala galdu zuten Telleriak eta Gabilondok. Gipuzkoarrak bigarren urtez lortu dute bigarren postua.
Legazpiarrek Karibera bidaia bi lagunentzat eta 1.500 euro jaso dituzte saritzat.