Josune Gorostegiren ‘King Kong neska’ bakarrizketa, bihar Ordizian
Ordiziako Udalak eta Hitzaro euskara elkarteak bakarrizketa-saioa antolatu dute, biharko. Josune Gorostegik King Kong neska kontakizuna egingo du, bihar 18:30ean, Barrena kultur etxean. Virginie Despentes idazle frantziarraren King Kong teoria liburuan oinarrituta dago. Saiakera autobiografikoa da, eta gizarte heteropatriarkala astintzen eta feminismoan gogoeta egiten du. Bakarrizketa formatura egokituko du Gorostegik teoria.