Zeraindarrak Cistellatik bueltan
Asteburuan Katalunia aldean izan da 40 lagunez osatutako zerainda talde bat; Gironako Cistella herrian hain zuzen ere. Bi herrien senidetzearen inguruan iaz hasitako harremanarekin jarraipena emanez, eta kataluniarrek azoka ekologikora egin zuten bisita itzuli nahian, zeraindarrak Cistellara joan dira herria ezagutzera eta harremanak sendotzera, San Joseko zubia baliatuz.













