Bulkada eguna Lazkaon egingo du Goierriko Ernaik, larunbatean, 40. urteurrena gogoratzeko
Ezker abertzaleko gazte erakundeen 40. urteurrena dela eta, Ernaik Goierri mailako topaketa egingo du. Lazkaoko plazan izango da juntadizoa, larunbat eguerdian. 'Goierri eraikiz' jardunaldia eta bazkaria egingo dituzte.
Ezker abertzaleko gazte erakundeen 40 urteen harria, Goierriko Ernaik Lazkaon ospatuko du Bulkada eguna, larunbatean. 12:00etan, Goierri eraikiz jardunaldia egingo dute, plazan. 14:30, gazteen arteko bazkaria eta ondoren bingo musikatua.
Arratsaldean, kartelekin elkarretaratzea burutuko dute (17:00) eta kontzertua izango da jarraian. Tokan 2 La Polla bikoteak joko du, Antsoategi tabernan, 18:00etan hasita.
«Evaristo jainkoa da, Pepo bere profeta» diote Tokan 2 La Polla taldeko bi musikariek. Evaristo Paramosen eta Pepo Marakaren paperean jarrita, La Polla Records taldearen bertsioak egiten dituzte bi nafarrek. Helburu batekin igoko dira oholtzara: «Gozatu, eta libreago ginen garai hartara hegan egin». Horretarako, «konplexurik gabeko musika» eta «ahobizarrik ez» dute.