Lasterketa bat barrutik, Mikel Gaztañagarekin
Goierriko TB – Laboral Kutxa taldeko zuzendaria da Mikel Gaztañaga itsasondoarra. Gazte-gaztetatik aritu izan da txirrindularitzaren munduan, bai pedal gainean, eta bai orain taldeko buru bezala ere. Harekin batera, lasterketa bat barrutik nola bizi duten erakutsi du beste txirrindulari ohi batek, Mikel Alonso mutiloarrak, Aiztondoko Klasikoan grabatutako bideo honetan. Lasterketa nola prestatzen den ez ezik, taldeko giroa, lasterketako autoko agindu eta oharrak, nerbioak eta bizipenak, denak agerian gelditzen dira, ikus-entzunezko labur honetan: