Lore eta landare artean, udaberriari ongi etorria eman diote Seguran
Hainbat bisitari bildu dira goizean Seguran: Udaberriko XIX. Lore eta Landareen, eta Iparra-Hegoaren Euskal Herriko ekoizleen azokak egin dituzte 10:00etatik 15:00etara.
Udaberriko XIX. Lore eta Landareen eta Iparra-Hegoaren Euskal Herriko ekoizleen azokak egin dituzte Seguran, 10:00etatik 15.00etara. Lore azokak hemezortzi postu bildu ditu Segurako aparkalekuan, eta bertan izan dira lau goierritar. Euskal Herriko ekoizleen eta artisauen azokak, bestalde, hamar postu izan ditu, eta Segurako plazan bildu dira denak. Horien artean gehienak goierritarrak izan dira.
“Ia urtero etortzen naiz azokara, eta aurten ere goiz ederra pasatu dut”, adierazi du Eider Manso lazkaotarrak. Seguran bildu dien bisitariek hamaika prosuktuz osaturiko postuak izan dituzte eskura: landareak, loreak, erratzak, esku pilotak, eztia, ogia eta taloak erosteko aukera izan dute, besteak beste. Herriko giroa txistulariek eta trikitilariek alaitu dute.