Udal hauteskundeetarako prestatzen hasi dira Mutiloan
Udal hauteskundeetako zerrenda osatzeko bozketa egin dute Mutiloan. 10:00etatik 13.00etara izan dute herritarrek euren proposamenak aurkezteko aukera, udaletxeko ganbaran. Goizean zehar hainbat herritar bildu dira bertan, eta beste batzuen artean, han izan da Iñaki ugalde, herriko alkatea. Hamabost izen bozkatuenek osatuko dute Herri Kandidaturako zerrenda.