Euskal Herriko txapelketara joateko txartela lortu dute Ordiziako igerilariek
Tolosako Usabal kiroldegian jokatu zen larunbatean igeriketako KZL eta Alebin liga. Ordizia Igeriketa Taldekoak ere bertan izan ziren lan oso txukuna burutuz. Daniel Triscak, Maren Gorrotxategik, Aitor Diezek eta Oier Makibarrek Udako Euskal Herriko Txapelketarako gutxieneko denborak lortu zituzten. Gainontzeko igerilariek ere maila oso altuko txapelketa egin zuten eta askok marka pertsonalak ere hobetu zituzten.