Gaztak batutako herrien bilera
European Cheese Route Elkarteko Batzar Orokorra egin dute Idiazabalen. Espainiako, Kataluniako eta Portugalgo ordezkariak etorri dira, besteak beste.
Idiazabalen egin dute 2019ko European Cheese Route Elkarteko Batzar Orokorra, bertan, etorkizunerako jarraitu beharreko ildo nagusiak zehaztu dituzte. European Cheese Route elkartea Idiazabalen sortu zen 2015ean. Elkartearen helburua, tokiko ekonomiaren garapena gaztaren bidez bultzatzea da, gazta estrategiaren lerro nagusiena bilakatuz. Momentu honetan, gaztarekin loturiko 18 udalerrik eta Europako 9 eskualdek osatzen dute elkartea. Asturiasko, Menorcako, Cacereseko, Gironako, Kanariar Uharteetako, Cadizko eta Portugalgo ordezkariak egon dira.