‘The Invasion’ diska berriarekin bueltatu da Potrotaino taldea
Tolosako Bonberenea aretoan ekingo diote 'The Invasion' disko berriaren aurkezpen birari, ostiralean.
Ordiziako 80. hamarkadako punk talde mitikoenetako bat, bueltan da berriro ere. Ostiralean, hilak 29, Tolosako Bonberenea aretoan aurkeztuko du disko berria Potrotaino taldeak, The Invasion izenburupean.
Hainbat urteko isiltasunaren ondoren, disko berri eta guzti bueltatu da Potrotaino talde ordiziarra. Kide berriekin, baina betiko indarrarekin egingo dute aurkezpenaren kontzertua. Ostiraleko emanaldia lan berria eta haro berria aurkezteko bira irekiko du.
Hurrengo kontzertuak ondorengopak izango dira: apirilaren 12an Zorrotzako Gaztetxean (Bilbo); maiatzaren 24ean Live aretoan (Madril); ekainaren 8an Bilbao la Vieja plazan (Bilbo); eta irailaren 28an Tunk aretoan (Irun).
Disko berria salgai
The Invasion disko berria, dagoeneko eskuragarri dago hainbat tokitan; Ordiziako Orlegin, Legazpiko Karibe Zaharren, Tolosako Arima Tatoon eta Bilboko DDT Banaketaken.