Asier Garro alkateari galderak egin ahalko dizkiote herritarrek
ITSASONDO // Hurrengo herri aldizkarian Itsasondoko alkate Asier Garrori elkarrizketa egingo diote, eta herritarrek galderak egin ahalko dizkiote legealdiaren inguruan. Hori horrela, herritar guztiei gonbita luzatu zaie, dituzten galderak bidaltzeko. Udaletxe kanpoan kokatuta dagoen postontzira bota edo alkatea@itsasondo.eus epostara bidal ditzazkete herritarrek dituzten galderak.













