'Aulki hutsak' dokumentala eta bertso bazkaria Arriaranen, bihar
Arriaran auzoko bi presoak Mikel Azurmendi eta Maite Pedrosa 21 urte kartzelan daramatzatela gogoratuz eta beraien askatasuna eskatzeko, ekitaldi bikoitza egingo dute bihar Arriarango Intxaurpe elkartean: 12:30ean, Aulki hutsak dokumentala aurkeztuko dute eta 14:30ean, bertso bazkaria egingo dute Iker Zubeldia eta Aitor Sarriegirekin.