Izazpiko Igoera maiatzaren 5ean egingo dute
EZKIO // Ezkion Martxan Kirol Klubak antolatuta, Izazpiko Igoera egingo dute maiatzaren 5ean. Laugarren edizioa beteko du aurten probak, eta parte hartzaileek 6,3 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Marka ontzen duenari, 500 euroko saria emango diote. Proba nagusia 11:30ean hasiko da, eta umeen lasterketa ere egingo dute, 13:30ean. Izena herrikrosa.eus atarian eman behar da.













