Ane Etxezarreta olaberriarrak eta Sara Iriarte villabonarrak irabazi dute Lazkaoko trikitilari txapelketa
Lazkao Txiki musika eskolaren kultur astea azken txanpan sartu da. Gaur Lazkaoko III. Trikiti Txapelketa jokatu da, plazako frontoian. Ane Etxezarreta olaberriarra eta Sara Iriarte villabonarra nagusitu dira. Bigarren postuan Irati Artzelus eta Josu Garmendia (Lazkao-Gaintza) sailkatu dira, hirugarrenean Eneko Urkola eta Julene Sarabia (Zaldibia-Arrasate), laugarrenean Ane Urretabizkaia eta Irati Artzelus (Lazkao), bosgarrenean Nahia Dorronsoro eta Iraia Arteaga (Bidania Goiatz-Urrestilla) eta seigarrenean Iñaki Oria eta Ane Etxezarreta (Zaldibia-Olaberria). Musika eskolaren kultur asteko azken ekitaldia bihar izango da: Tio Teronen Semeak taldeak ikuskizuna egingo du, 13:00etan, plazan.