Txirrindulari batek istripua izan du Ataunen eta helikopteroan eraman dute

Furgoneta batek 31 urteko txirrindulari bat harrapatu du Ataunen, Beasaingo norabidean. Istripua 11:50ean izan da eta txirrindularia Ertzaintzaren helikopteroan eraman dute Donostiako hospitalera.