Herrien arteko sareak estutuz 24 urte
24. Iparra-Hegoa antolatu dute aurten Seguran. Hori dela eta, iparraldeko eta hegoaldeko hautetsiak udaletxe parean bildu dira 11:30ean, eta ekimenari babesa emateko ekitaldi instituzionala egin dute.
“24. Iparra-Hegoa da aurtengoa, erraz esaten da”, adierazi dute iparraldeko eta hegoaldeko hautetsiek Seguran egin duten ekitaldi instituzionalean. 11:30ean bildu dira hautetsiak eta herritarrak udaletxeko atarian, eta Iparra-Hegoak sendotu dituen sareen inguruan aritu dira: “Epe luzerako lankidetza sortu dugu, eta herrien arteko loturak estutu ditugu”.
Errekonozimendu instituzionala jaso dute Iparra-Hegoa antolatzeaz arduratu diren guztiek. Hala ere, hautetsiek nabarmendu dute oraindik “gauza gehiago” egin beharko lituzketela horrelako ekimenak bultzatzeko. Festarako tartea ere izan dute udaletxe atarian: dantzariek, abeslariek eta musikariek girotu dute ekitaldia.