Beasaingo Ezkiaga auzoan azoka egiten hasiko dira hileko lehen ostiralean, apirilaren 5etik aurrera
Ezkierdi pilotalekuan egingo dute azoka, 17:00etatik 19:30era bitartean, «auzoko merkataritza aktibatzeako eta auzotarren fluxua sortu eta inguruko establezimenduetara jendea erakartzeko» helburuarekin.
Apirilaren 5ean hasita, hilean behin, lehen ostiralean, 17:00etatik 19:30era bitartean, azoka egingo dute Ezkiaga auzoko Ezkierdi pilotalekuan, «auzoko merkataritza aktibatzeako eta auzotarren fluxua sortu eta inguruko establezimenduetara jendea erakartzeko» helburuarekin.
Era horretan, Beasaingo Udalak herriko «zenbait gune berpizteko eta indarberritzeko egindako azterlanak utzitako ondorioetako bati erantzungo» dio: «Beasain indarberritu azterlanak Ezkiaga auzoan atzemandako beharrak jaso zituen. Bertako auzo-elkartearekin egon eta euren proposamenak jaso eta egoera aztertu ondoren, bertako merkataritza aktibatzeko hilean behin azoka bertan antolatzea jarduera interesgarritzat ikusi zen».
Udalaren esanetan, «bertako auzotarrek plaza azpiko azokara etortzeko ohitura gehiegirik ez dute. Udala bertako merkatariekin bildu ondoren oso egokitzat ikusi zuten jarduera hau bertan burutzea jende fluxua sortu eta inguruko establezimenduetara jendea inguratzeko». Azoka honetan parte hartzeko aukera astearteroko azokako postu guztiei eta Ezkiaga auzoko merkatari guztiei eman zaie. Honela, Ezkiagako azokan, arropa, barruko arropa, oinetako, larruzko poltsa, produktu ekologiko, txerriki eta lore postuak jarriko dituzte.