Ordiziako Punch Boxing taldeak 1.600 euro eman dizkio Aspanogiri
Ordizia Punch Boxing taldeak 1.600 euroko txekearen eman dio Aspanogi elkarteari. Abenduaren 15ean boxeo ekitaldi solidarioa antolatu zuten eta egun hartan taldeak lortutako dirua da Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteari emandakoa. Anartz Azkarraga eta Alfonso Lodoso izan dira Aspanogiko Paulo Cerqueirari dirua ematen.