2019/4/3

Igartza literatur bekaren azken emaitza, Miren Amurizaren ‘Basa’ eleberria

Beasaingo Udalak, CAFek eta Elkar argitaletxeak elkarlanean antolatzen duen bekak 22. edizioa izango du aurten. Idazle bizkaitarrak helduentzat idatzitako lehenengo liburua da

Ekonomia zirkularrari buruzko jardunaldia egingo dute Urretxun

Ostiralean izango da, 18:00etatik aurrera, Mugitegi industrialdeko Sortzen eraikinean. Goierri garaiko sei ekintzailek gaiari buruzko tailer batean parte hartu dute

Denak dauka onetik zerbait, ondo begiratuta

Garunean zuen tumorea kentzeko ebakuntza egin zioten uztailaren 2an Eneritz Martin beasaindarrari. Oraintxe errehabilitazioa egiten ari da lehenbailehen betiko bizimodura bueltatzeko. Berriro saskibaloian jokatzea du helburu.

Iker Irribarria (pilotaria)

«Txapelketa osoko momenturik onenean iritsi gara finalera»

Irribarriak garai bateko jokoa eta ilusioa berreskuratu ditu, bolada txarra pasa eta gero. Binakako txapelketako finala jokatuko du igandean Zabaletarekin, eta «momenturik onenean» iritsi direla dio.

Apirilean liburuei ahotsa jartzen

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta hilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da. Legazpiko Udal Liburutegiak ekintza ugari antolatu ditu liburuak 'ospatzeko'.

Legazpiko Lekanazpi elkarteak irudi berria du

Elkartearen logoa Santikutz jaietako danborradan aterako diren kideek jantzian eramango dute

Helduak ere dantzara

Goierriko dantzari larrien lehenengo topaketa Lazkaon egingo dute, larunbatean. Haurren 'dantzari txiki' formatua edukiko du, baina helduei begira. Zazpi herritako 200 dantzari joango dira

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa