Herri programa eta hautagaiak onartuta
Segurako EH Bilduk osatu du udal hauteskundeetarako hautagai zerrenda; baita herri programa ere.
Segurako EH Bilduk astearteko batzarrean, maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako herri programa eta hautagai zerrenda berretsi zituen. Urte hasieran herritarren artean zabaldutako inkestetan «jasotako ekarpenak» ere kontuan izan dituztela jakinarazi dute. «Orain, kanpaina prestatzen ari gara eta herritarrei dei egiten diegu antolatuko diren talde eta ekitaldi ezberdinetan parte hartzera».