Korrikaren amaierako festara joateko autobusak
Apirilaren 24an Gasteizen egingo den amaiera ekitaldira joateko autobusa antolatu dute; izena aurrez eman behar da.
Korrikaren hasiera ekitaldia atzo, Garesen (Nafarroa) // Argazkia: Carlos Mediavilla Apirilaren 14an Gasteizen amaituko den 21. Korrikara joateko bi autobus antolatu dituzte Goierri behetik. Lehenengoa Ordiziatik aterako da, 09:00etan tren geltokitik; 09:15ean Lazkaoko Lazkao Txiki plazan geratuko da eta 09:30ean Beasaingo tren geltokian. Bigarren autobusa Seguratik aterako da, 10:00etan, pilotalekutik. Izena eman behar da aurrez: Lazkaon Gerriko liburu dendan eta Antxoategi Herrikoan, eta Seguran, Elorripen edo Internetez.













