Euskal Herriko Itzuliari ongi etorria eman diote Zumarragan
Euskal Herriko Itzulian parte hartuko duten taldeen aurkezpena egin dute Zumarragan. Lau goierritar arituko dira aurten: Alex Aranburu, Gorka eta Ion Izagirre, eta Garikoitz Bravo.
Euskal Herriko Itzulian parte hartuko duten taldeen jendaurreko aurkezpena egin dute Zumarragan, 17:30etik 18:40era. Banakako erlojupekoaren irteerarako emandako ordena berean agertu dira taldeak aurkezpenera. Zumarragan hasiko da aurtengo Euskal Herriko Itzulia, bihar bertan. Lehenengo etapa 11,3 kilometroko erlojuaren aurkakoa izango da.
Itzuliaren amaiera, bestalde, Eibarren izango da, hilaren 13an. Aurtengo Itzulian lau goierritar arituko dira: Alex Aranburu ezkiotarra, Gorka eta Ion Izagirre ormaiztegiarrak, eta Garikoitz Bravo lazkaotarra.