Kirolak ez du mugarik
Leire Esnal eta Eneko Sagarmendi, eta Joseba Lasa eta Beñat Lizaso izan dira Euskal Pilota Egokituko Master Cup txapelketa irekiko irabazleak. Txapeldunordeak, bestalde, Sehila Cueto eta Iraitz Huegun, eta Javier Etxezarreta eta Asier Navaridas izan dira.
Leire Esnalek eta Eneko Sagarmendik, eta Joseba Lasak eta Beñat Lizasok irabazi dute Euskal Pilota Egokituko Master Cup txapelketa irekia. 12:00etan hasi dira finalak Beasaingo Antzizar Kiroldegian, eta harmailak oso-osorik bete dituzte ikusleek. Zortzi pilotarik hartu dute parte: adimen urritasuna eta urritasun fisikoa dute denek, eta tartean bi neska izan dira.
Txapeldunordeak Sheila Cueto eta Iraitz Huegun, eta Javier Etxezarreta eta Asier Navaridas izan dira. Horretaz gain, Joko Garbiaren Saria Ibai Castillak jaso du. Iaz antolatu zuten txapelketa lehenengoz, eta izan zuen arrakasta ikusirik, aurten ere egin dute.
Sailkapenak
Adimen urritasuna dutenen sailkapena:
1. Leire Esnal eta Eneko Sagarmendi
2. Sheila Cueto eta Iraitz Huegun
Urritasun fisikoa dutenen sailkapena:
1. Joseba Lasa eta Beñat Lizaso
2. Javier Etxezarreta eta Asier Navaridas
Joko Garbiaren Saria:
– Ibai Castilla