Lanean, saskibaloiari berriz heltzeko
Azatxo topaketa antolatu dute Ordizian, Eneritz Martin beasaindarraren alde dirua biltzeko. Martini tumore bat kentzeko ebakuntza egin zioten iaz: orain, gaitza izan baino lehenago zuen bizimodura itzultzeko, errehabilitazio tratamendu garesti bat behar du. Martin saskibaloi zale amorratua denez, laguntza saskibaloiaren bitartez ematea erabaki dute.
Majori kiroldegian bildu duten diru guztia Martinen egoera hobetzera bideratuko dute. Gipuzkoako txoko guztietako 50 haur aritu dira jokoan goiz eta arratsalde, eta 19:00etan bildu dira talde guztiak. Irribarrea galdu ez duenez, osasuna itzuli behar diote orain Eneritz Martini.