Hasi da Itzulia, erlojuaren eta euriaren kontra
Hasi da Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa. 161 txirrindulari ari dira Zumarragako erlojupekoan parte hartzen. Laster abiatuko dira Alex Aranburu eta Izagirre anaiak.
Abiatu dira aurreneko txirrindulariak, martxan da Euskal Herriko Itzulia. Zumarragan ari dira jokatzen aurreneko etapa, 11,3 kilometroko erlojupekoa. Guztira 161 txirrindularik parte hartuko dute, 23 taldetan banatuta. Horietatik lau dira goierritarrak; Garikoitz Bravok dagoeneko bukatu du proba; Gorka Izagirre 15:43an abiatuko da; Alex Aranburu 16:35ean eta Ion Izagirre izango da azkena, 17:09an.
Badoa @MikelLandaMeana @Movistar_Team #Itzulia pic.twitter.com/Gf95GY122c
— Itzulia Basque Country (@ehitzulia) 2019(e)ko apirilaren 8(a)