Iñaki Etxaniz eta Nekane Oruesagasti, EH Bilduren zerrendaburuak Urretxun
Urretxuko EH Bilduk udal hauteskundeetarako bi zerrendaburuak aurkeztu ditu, asteburuan egin duen ekitaldian.
Iñaki Etxaniz eta Nekane Oruesagasti izango dira EH Bilduren zerrendaburuak Urretxun. Etxaniz alkategaia izango da eta Oruesagasti zerrendako bigarrena. Etxanizek 41 urte ditu eta Gainziri ikastetxeko irakaslea da. Urola triatloi taldeko kidea ere bada. Azken lau urteetan zingotzia izan da. Beraien erronka herritarrengana gerturatu eta elkarrekin proiektu estrategikoak lantzea da.