Lazkao Txiki gogoan, bertsolari gazteen kantuan
Lazkao Txikiren omenezko bertso saioa egin dute asteburuan Lazkaomendin, Miren Amuriza eta Maddalen Arzallus bertsolariekin.
Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki hil zela 26 urte bete dira aurten, eta hura gogoratzeko ekitaldien artean, urteroko bertso saioa egin dute. Aurten 40 lagunetik gora elkartu dira Lazkaomendiko Lartxai elkartean. Kantuan, Miren Amuriza eta Maddalen Arzallus aritu ziren, eta haiek ere, Lazkao Txiki izan zuten gogoan.