Txirrindulariak, Itzuliari ekiteko prest
Gaur hasiko da Euskal Herriko Itzulia, Zumarragako erlojupeko probarekin. Aurreneko txirrindularia 14:45ean abiatuko da eta azkena 17:15ean.
Gaur abiatuko da Euskal Herriko Itzulia, Zumarragan hasi eta bukatuko den 11,3 kilometroko erlojupekoarekin. Tartean, Antioko igoera ikusgarria egin beharko dute, %21 arteko penditzarekin. Aurreneko txirrindularia 14:45ean abiatuko da, eta azkena 17:15ean.
Goierritarrei dagokionean, Garikoitz Bravo (14:41) izango da ateratzen lehena; Gorka Izagirre (15:43) Alex Aranburu ezkiotarra (16:35) gero, eta irteten azkena Ion Izagirre (17:09) izango da.
Txirrindularien eta taldeen aurkezpen ekitaldia egin zuten atzo, Zumarragan bertan.
Gotzon Aranburuk egindako bideoa:
Angel Elortzak bidalitako argazkiak: