Unanue gozotegiak eta Mujika harategiak sari bana jaso dute Tolosan
Gipuzkoako Merkatarien Elkarteak 'Singular Dendak' zigilua eman dio Unanue gozotegiari, eta Mujika Harategiari, 50 urtetik gorako komertzioena.
Ordiziako bi establezimenduk aitortza jaso zuten atzo Tolosako Topic museoan, Gipuzkoako Merkatarien Elkarteak antolatutako asanbladan. Unanue gozotegia izan zen horietako bat. Singular Dendak zigilua jaso zuen. Singular Dendak, kaleei bizia emateaz gain, originalak eta benetakoak izateagatik nabarmentzen diren dendak dira.
Bestalde, Mujika Harategia ere saritua izan zen. 50 urtetik gora irekita dauden komertzioen atalean jaso zuen saria.