Dantzari Txiki Eguna egingo dute igandean Legazpin
Euskal Herriko, inguruko zein urruneko, hamar dantza talde elkartuko dira Legazpin
Iazko Dantzari Txiki Santikutz jaien atarian Dantzari Txiki Eguna egingo dute etzi. 11:00etan dantzat talde guztiak elkartuko dira Laubideko errotondan eta Euskal Herria plazaraino jaitsiko dira han egingo baitute eguerdiko ekitaldi nagusia. Bazkariak eta jolasak izango dira ondoren. Arratsaldean, 17:30ean egingo gure dantza erakustaldia plazan, amaiera 18:45ean izango da. Korostik antolatu du. Honako taldeek parte hartuko dute.
- Oñatz dantza taldea (Oñati)
- Goruntz dantza taldea (Gabiria)
- Lurra dantza taldea (Urretxu)
- Gure Txokoa dantza taldea (Bera de Bidasoa)
- Oinarin dantza taldea (Antzuola)
- Irrintzi dantza taldea (Zumarraga-Urretxu)
- Oberena dantza taldea (Iruña)
- Aurtzaka dantza taldea (Beasain)
- Sustraiak Dantza Taldea (Legazpi)
- Korosti dantza taldea (Legazpi)













