Ordiziako Buztuntza auzoko etxera zihoala egin zioten eraso bi lagunek, atzo iluntzean. Ertzaintzak uste du Euskal Herriko Itzuliko Estibalizko prentsa gunetik etxeraino jarraipena egin ziotela erasotzaileek argazkilaritza tresnak lapurtzeko helburuz
Gorka Hermosa soinujoleak eta Legazpiko Musika Bandak kontzertua egin dute elkarrekin.
Turismo Ministeritzako ordezkariak dira Goierrira etorri direnak eta Goiturren funtzionamendua ezagutu nahi dute.
Maita dezagun ondo lelopean ezkutuko kanpaina egin dugu hilabetez, maite gaituzuen horiek ondo maitatzeko urratsa eman eta HITZAkideak egiteko helburu sendoarekin.
Larunbatean iritsiko da Goierrira AEK-k antolatutako 21. Korrika. Legorretatik sartuko da 06:00ak inguruan eta Legazpitik 11:30a aldera abiatuko da Oñatira
Euskal Herriko, inguruko zein urruneko, hamar dantza talde elkartuko dira Legazpin
Udaberriko ziza ugaritzen ari da poliki-poliki, eta lehen patata berri gutxi batzuk ikusi dira atzoko ferian. Erramu adarrekin batera, garaian garaiko marka nabarmenenak dira.
Mirian Redin urretxuarrak lehen kilometroan eraman zuen lekukoa. Adiotzen bizi da, Gares ondoan, eta irteeraren antolaketan parte hartu du. 22 urte daramatza bertan eta euskararen egoera asko hobetu dela dio.
Eguerdian hasiko da, Logroñoko Stupiditos taldearen saioarekin. Ondoren, bazkaria egingo dute. Gauean, Sex Museum, Izaki Gardenak, Screamers&Sinners eta Sonic Trash taldeek joko dute
Segura-Zerain mendi lasterketaren ibilbide motza zein luzea ezagutzeko saioa egingo dute igande honetan. Proba maiatzaren 4an izango da.
Larunbatean, 17:30ean, Loinatz futbol zelaian jokatuko du Sanse taldearen aurka.
Korrikaren herrietako batzordeek egitarau betea osatu dute gaurtik hasi eta larunbatera bitartean. Korrika txikiak egingo dituzte herririk gehienetan, baita korrikaren ondorengo gosariak eta bestelako kultur ekitaldiak ere.
Edurne Gonzalez alkategaia buru duen zerrenda "anitza" dela diote, eta taldea "ilusioa, gaitasuna, esperientzia eta jarrera" duten pertsonekin osatu dutela.