Goierriko turismo eredua ezagutzera etorri da Errumaniako ordezkaritza bat
Turismo Ministeritzako ordezkariak dira Goierrira etorri direnak eta Goiturren funtzionamendua ezagutu nahi dute.
Errumaniako Turismo Ministeritzako ordezkaritza bat etorri da Goierrira. Eusko Jaurlaritzan harrera egin diete lehenik eta ondoren Goierriko antolakuntza turistikoa ezagutzera etorri dira. Hori horrela, Goitur-en funtzionamendua ezagutuko dute hurrengo egunetan. Jose Migel Santamaria Ordiziako alkateak eta Jon Ubide Goiturreko ordezkariak harrera egin ondoren, D’Elikatuz zentrora egin dute bisita.