Legazpiko EH Bilduko hautagaien aurkezpena
Edurne Gonzalez alkategaia buru duen zerrenda "anitza" dela diote, eta taldea "ilusioa, gaitasuna, esperientzia eta jarrera" duten pertsonekin osatu dutela.
Gaur, Kale Nagusiko botika parean Legazpiko EH Bilduk udal hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrenda osoaren berri emango du. Edurne Gonzalez alkategaia buru dela, honakoak dira zerrendako gainontzeko kideak: Ibon Alzelai, Asun Ugarte, Igor Romaratezabala, Maria Sarasola, Miren Zeberio, Andoni Aizpeolea, Eñaut Auzmendi, Ana Martin, Maria Jesus Galartza, Sonia Manso, Maddi Villarreal, Kepa Solana, Joakin Balerdi, Amaia Zabaleta eta Josu Uria.
Legazpiko EH Bilduk urtarrilean hasi zuen hauteskundeeak prestatzeko prozesua, eta martxoan bukatu dute. Ariketa “luzea eta emankorra” izan dela diote, “gardentasunez eta partehartze handiarekin” egin dutena. Prozesu horren emaitza izan da osatu duten zerrenda; Legazpi “konpromisoz, irekitasunez eta iniziatibaz” gobernatzeko prest dagoen taldea. Zerrenda “anitza” dela diote, “ilusioa, gaitasuna, esperientzia eta jarrera” duten pertsonez osatutakoa.
EH Bilduren zerrenda aurkezteko jendaurreko ekitaldia egingo dute gaur, azokan, 18:00etan.