Mantecon anaiek irabazi dute Txerri Gorri elkarteko mus txapelketa

Mutiloako Txerri Gorri kultur elkartean 8. mus txapelketa jokatu dute, pasa den asteburuan. 50 lagunek parte hartu dute (25 bikote) guztira. Finalean, Mantecon anaiak izan dira irabazle, eta txapela, garaikurra eta diru saria jaso dituzte.