Segura Irratiak jarraipen berezia egingo dio Korrikari
Segura Irratiak lantalde gaztea osatu du azken bi urteetan, eta gogotsu daude erronka berriei heltzeko. Proiektu berrien artean, 21. Korrikari jarraipen berezia egiteko asmoa agertu dute. «Zuzenean, kilometroz kilometro eta minutuz mintu» egingo diote jarraipena euskararen aldeko lasterketari.
Bost lagun ariko dira egun horretan lanean, bi kotxez, bi korrika eta beste bat estudioan, koordinazio lanetan. Lekuko eramaileei elkarrizketak egingo dizkiete, eta furgonetara ere igoko dira unean uneko argazkia eta emozioak entzuleei erakusteko.
Zuzeneko emisioa egingo dute, goizeko 05:30ean Legorretan hasi eta Segurara iritsi arte. Irratiko FM seinalean ez ezik, segurairratia.eus webgunean ere entzungai izango da saioa, zuzenean.