Beasaingo 24 elkartek eta norbanakok erosi dituzte Korrikako kilometroak
Beasaingo 24 elkarte, erakunde eta norbanakok erosi dituzte Korrikarako kilometroak. Tartean da Goierriko Hitza ere; 2217. kilometroan hartuko du lekukoa.
Korrikako kilometroa erosi duten Beasaingo eragileak atzo elkartu ziren, petoak jaso eta taldeko argazkia ateratzeko. Guztira herriko 24 elkarte, erakunde eta norbanakok egin dute kilometroa erosteko ekarpena. Beasainen 07:08an sartuko da Ezkiaga auzotik, eta 07:38an aterako da, Senperetik barrena, Lazkao aldera.
Kilometroa erosi dutene artean da Goierriko Hitza egunkaria; 2217. kilometroan hartuko du lekukoa, eta Igartza hoteletik Irizar tabernako biribilguneraino eramango du.
Korrikaren Beasaingo kilometroak:
- 2216. (07:08) Aterpe tabernatik Jokin Telleria denda parera.
- Lekukoak CAF LAB, CAF Enpresa Batzordea (2 km) eta CAF ELA.
- 2217. (07:14) Goleta taberna paretik Irizar tabernako biribilguneraino.
- Lekukoak: Andramendi ikastola, Alkartasuna Lizeoko gurasoak, Goierriko Hitza eta Aurkaka eta Ostadar dantza taldeak.
- 2218. (07:21) Anzizar tabernaren ondoko zubitik Fremap pareraino.
- Lekukoak: Beasain Kirol Elkartea, Indar LAB, Indar Electric, GH LAB eta GH langileak.
- 2219. (07:25) Tren geltokitik Usurbe tabernaraino.
- Lekukoak: Eun Group, Bealak, EAJ, Beasaingo Udala, Arrano kultur elkartea eta Beti Bizi.
- 2220. (07:32) Goiztiri AEK euskaltegitik Gernika pasealekuko frontoiraino.
- Lekukoak: Aizkorri Mendizale Elkartea, Murumendi Eskola, EH Bildu, Anonimoa eta Intxaurpe elkartea.