Majori kiroldegiko gimnasioa itxi egin dute
Lazkaoko kiroldegiko gimnasioa erabili ahalko dute bazkideek.
Ordiziako Majori kiroldegian egiten ari diren obrak direla eta gimnasioa istea erabaki dute. Hori horrela, gimnasioa erabili nahi duten bazkideak, Lazkaoko kiroldegira joateko aukera izango dute, itxierak irauten duen bitartean. Maiatzaren bukaera arte izango dela aurrikusi dute. Majoriko makinekin Lazkaoko kiroldegia indartuko dute.
Bestalde, Ziklo aretoan dauden txirrinduak, ikastarorik ez dauden ordutegietan, erabilgarri egongo dira.