Tertulian solasaldi saioa antolatu dute Idiazabalen
IDIAZABAL // Datorren astelehenean, hilak 15, Tertulian saio berri bat egingo dute, ohi bezala Idiazabalgo udaletxeko areto nagusian,18:00etan hasita. Oraingo honetan Material berriak, grafenotik haratago titulua izango du ekitaldiak, eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroko Maia García Vergniory izango da hizlaria.













